XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) honen erabilera ere aztertu, duen garrantzia emanaz (del Río; Vilaseca-k, 1988.ean).

Arestian esan dugunez, afasikoak definizioz, garunean kalteren bat edo beste jasan duten pertsonak dira.

Hots, hizkuntza edo hizkuntz-trebetasunen euskarria den egitura neurologikoa hein batean edo bestean kalteturik edo ezindurik daukate.

Dena den, afasikoen diagnostikoetan garunaren zonalde kaltetua adierazten da eta horrekin batera, gehienetan behintzat, agertzen zaion hizkuntz nahasketa adierazi ohi da.

Gehienetan aipatzen ez dena ordea, pertsona horiek izandako hizkuntz garapena da.

Gure lan honetan, subjektuak afasiko bilakatu aurretik elebidunak zirenez, haiek izandako hizkuntz garapena, hizkuntz ikaskuntza, hizkuntz giroa eta hizkuntzen erabilpena funtsezko elementuak dira.

Afasikoen hizkuntz berreskurapenerako elementu horiek ondo ezagutzea, neurologikoki jasandako kaltea ezagutzea bezain inportantea izan daiteke.

Gaixoa erabateko afasiak jotzen duenean eta ondorioz hizkuntzarako erabat ezindua dagoenean, ezer gutxi egin dezakegu, baino kasu asko eta asko dira erabateko ezintasuna baino alderdi batzuk kalteturik dauzkatenak eta horrelako kasuetan berdin balio ote du edozein plangintzak?

Berdin al da berreskuraketa edozein hizkuntzatan egitea?

Espero al daiteke hizkuntzaren berezko berreskuraketa ala baliagarria da irakaskuntza formala?

Ez dio axola afasikoa elebakarra, elebiduna edo eleaniztuna izateak?

Garuneko zonalde bera kalteturik gertatzerakoan, maila berean ote daude kalteturik elebidunengan hizkuntza guztiak?